Jarduera hauek garatzeko, Ikerlur, S.L.-k oso ondo kualifikatua dagoen profesional talde bat dauka: Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniariak, Geologoak, Herrilanetako Ingeniari Teknikoak, Delineatzaile Proiektugileak, beste batzuen artean.

Bere jardueraren hasieratik, eta 25 urtetan zehar, gure enpresako zuzendaritza Karl. Terzaghi irakaslearen (1959, Lurzoruen Mekanikaren sortzailea) gomendioak bere profesionalei irakasten saiatu da, lurzoruaren Injinerutzaren aplikazio egoki batetarako. Hau ondorengo sei puntuetan laburtu daiteke:

  1. Oinarri teorikoen ezagutza egokia
  2. Esperientzia bidez lorturiko ezagutza
  3. Zentzua
  4. Behaketa eta jakin-mina uztartzea
  5. Ekimena
  6. Irudimena

Beraz, injinerutza jakite on bat ez da hezkuntza akademiko soil baten bidez lortzen, urteetan zehar lorturiko esperientziaren eta zentzuaren arteko uztartzearen bidez baizik.