Ikerlur, S.L.-k Donostiako Zuatzu Enpresa Parkean dauzka bere bulego berritzaileak (Zubiberri Bidea 29 Zbakia. - Ondarreta Eraikina - 2 Solairua - 5 Lokala - 20018 Donostia-San Sebastián).

Ikerlur, S.L.-ko  bulegoetan, lan jarduera modu eraginkor batean garatzeko beharrezko diren bitarteko tekniko eta informatiko berritzaileenak eskura daude (hardware eta software).

Geologo edo ingeniari bakoitzak besteak beste ondorengo lan tresnak ditu eskura: Breithaupt iparrorratz tektonikoa eta geologo mailua; poltsikoko Vane-tester eta penetrometroa, lupa, maila freatikoaren neurketarako zunda elektrikoa; GPS-a, argazki kamera digitala, fotointerpretaziorako Zeiss ispiludun estereoskopioa, datu bilketa eta lurzoruaren deskribapenerako hainbat abako ezberdin eta karta baliagarri.

Ikerlur, S.L.-ren GEOTEKNIA ENTSEGUEN (GT) eremua 410/2010 Erret Dekretuak dionaren arabera dago akreditaturik eta"Registro General de Laboratorios de ensayos para el control de calidad la edificación-Lecce"-n PVS –L-026 (www.codigotecnico.org) erreferentziarekin alta hartuta.