• Lursailaren karakterizazio geoteknikoa
  • Arrisku geologikoen ikerketa
  • Kalikata eta zundaketen gainbegiratzea eta testifikazioa
  • Zundaketetako “in situ” saiakuntzak: SPT; Lugeon eta Lefranc araberako iragazkortasuna, presiometrikoa, etab.
  • Ikerketa hidrogeologikoak

 

Ezponda eta hegalen egonkortasun azterketak eta ezegonkortasunen eta labainketen zuzentzea

Ikerlur, S.L-k esperientzia handia eta ospe ezaguna du ezegonkorrak izan daitezken ezponda eta hegalen baldintzen analisian eta karakterizazioan.

Lan hauek sarritan Erakunde Publiko eta Tokiko Administrazioekin egiten dira, eta baita injinerutza, arkitektura eta eraikuntza enpresekin ere. Horrela, lursailaren egonkortasun baldintzak aztertzen dira, egokienak diren indartze edo zuzentze neurriak diseinatzen direlarik, bai ikuspuntu ekonomiko batetatik eta baita segurtasun ikuspuntu batetatik ere.

Ikerlur, S.L-k, ezegonkorrak izan daitezken lursailen neurketan eta kartografian parte hartzen du, eta behin lubizi edo labainketa bat egon denean, honen arrazoiak aztertzen ditu eta injinerutza konponbide egokienak diseinatzen ditu, esaterako: harri-lubeten kontrahormak, grabitate hormak, horma ainguratuak, buloi eta euskarriak, pilote eta mikropiloteak, kable sareak, segurtasun dinamikoak, arekak, galeriak, drainadurak, etab.