Eraikuntzarako azterketa geoteknikoak

2007an Eraikuntzarako Kode Teknikoa (CTE) abian jarri zenetik, beharrezkoa da eraikuntza proiektu guztietan CTE-k ezarri dituen arauak jarraituz, azterketa geotekniko bat aurrera eramatea. Bertan ikerketa puntu kopurua eta beraien sakontasunak, laborategi saiakuntzak etab aztertuko dira.

Azterketa geoteknikoak, lursailaren jatorri eta baldintza mekanikoen arabera, eraikin eta hormentzako egokienak diren zimendatze motak azaldu beharko ditu, eta horretaz gain, gomendaturiko ezponden maldak, partzelaren baldintza hidrologikoak, lursailen oldarkortasuna eta ur freatikoak zehaztu beharko ditu beste hainbat gauzen artean.

Ikerlur, S.L-k, bere ikerketa geoteknikoak kalitate altuenekoak direla bermatzen du eta gainera hauek profesionalen elkargoan berehalako oniritzi telematikoa jasotzen dute bezeroari eman aurretik.

Ikerketa geoteknikoak eraikuntza eta bide azpiegituren proiektuetarako

Bide azpiegituren arloan, Ikerlur, S.L-k azterketa geotekniko osoak garatzen ditu, eraikuntza proiektuetan ondorengo sailetarako:

  • Obra linealak: errepideak eta trenbideak
  • Egiturak: hormak, zubiak, gordailuak, etab.
  • Tunelak eta lurrazpiko hondeaketak
  • Obra hidraulikoak: hornidurak, saneamenduak, gasbideak
  • Presak
  • Auzune berriak
  • Industrialdeak
  • Zabortegi eta betelanen kokapen berriak