Ikerlur, S.L-k eraikuntza proiektuen idazketak egiten ditu ondorengo arloetarako:

  • Zimendatze bereziak eta azpi-berritzeak
  • Hondeaketen, ezponden eta hegal ezegonkorren egonkortasuna
  • Lur-erauzketen hondeaketen, betelanen, ezponden eta lur labainketen indartze eta euspen egiturak
  • Tunelak eta lurrazpiko hondeaketak
  • Lur mugimenduak
  • Drainadurak
  • Zabortegiak eta betelanak

Ikerlur, S.L-k obra osoaren kontrolerako laguntza teknikoa eskaintzen du, proiektuan aurreikusi diren lurzoruaren baldintzak betetzen direla egiaztatuz eta sor daiteken edozein arazo geoteknikorentzat konponbidea aurkituz.

Laguntza geoteknikoa ondorengo obretan ematen da, beste batzuen artean:

  • Lur-erauzketen hondeaketa eta egonkortasuna
  • Betelanen kontrola
  • Egitura eta fabrika obretako zimendatzea, etab.