ZEHAZTASUN GEOTEKNIKOA ETA ESPERIENTZIA
Aholkularitza geoteknikoa gara, 1988an sortua, eta bulegoak ditugu Donostian eta Bilbon. Ingeniaritza Zibilari, eraikuntzari eta energia berriztagarriei aplikatutako azterketa geoteknikoetan adituak gara.
2019an aliantza estrategiko bat sinatu genuen ALIOS Ingenieríarekin. Ingeniaritza Geoteknikoko talde liderra da ALIOS, eta 13 bulego ditu Frantzian, 100 profesional baino gehiagorekin. Horrek indar handia eman digu, eta nazioan zein nazioartean proiektuei ekiteko aukera eman digu.
Kualifikazio handiko profesional-taldea gara, ilusioz eta zehaztasun teknikoarekin lan egiten dugu, eta gure bezeroei entzun eta aholkuak ematen dizkiegu arazo geoteknikoak konpontzeko.
Ikerketa guztietan erabiltzen dugun azken teknologiari esker, proiektu bakoitzaren alternatiba onena eskaintzen dugu.