Ikerlurrek Karbono-aztarna kalkulatu eta erregistratu du
2022an, Ikerlurrek proiektu bat garatu du erakundearen karbono-aztarna kalkulatzeko eta murrizketa-plana zehazteko, TEKNIMAP Energía y Medio ambiente enpresaren koordinaziopean.
Lehenengo fasean, karbono-aztarna kalkulatu da, bai zuzeneko emisioei bai zeharkako emisioei dagokienez (1+2 irismena).
Gure konpromisoa berresteko, Ikerlurrek erakundearen karbono aztarna, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren karbono aztarnaren, konpentsazioaren eta karbono dioxido proiektuen erregistroan erregistratzea eskatu du
Eskaera ontzat eman da eta Ikerlurren “Emisio-ratioa” eta “Emisioak” datuak Erregistroaren web orrian argitaratuko dira.
Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak emandako diru-laguntzari esker gauzatu da.